Legezko Oharra | Serrería Larrañaga

Legezko Oharra

1. Datu pertsonalen bilketa eta haien tratamenduaren xedea.

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (LOPD) betez, jakinarazten dizugu www.serrerialarranaga.com webgunearen bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko ditugula eta fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Fitxategi horren titularra Serrería Larrañaga S.L. da (Oñatz Bidea z/g, Azpeitia - Gipuzkoa), eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es) behar bezala erregistratuta dago.

Zure datu pertsonalak webguneko formularioan adierazitako xederako erabiliko dira, eta oro har, zure eskaerari erantzuteko, zuri eskatutako zerbitzua edo produktua emateko, gogobetetze-inkestak egiteko, eta zure gustu, lehentasun eta iradokizunak ezagutzeko, gure zerbitzuak etengabe hobetze aldera. Zure harremanetarako datuak behin betiko kontserbatuko ditugu, gure jarduerarekin lotutako informazioa bidaltzeko (ohiko bideetatik edo bide elektronikoetatik), interesgarria izango zaizulakoan. Hala ere, egokitzat jotzen baduzu, ezeztatzeko eskubidea gauzatu ahal izango duzu. Informazio hori ez baduzu jaso nahi, larranaga@serrerialarranaga.com helbide elektronikoaren bidez jakinaraz dezakezu, eta zure datuak berehala baliogabetuko ditugu.

Nahitaez bete behar diren eremuak –edozein erregistro-formulario elektronikotan azaltzen direnak– bete ezean, Serrería Larrañaga S.L.-k ezingo dio zure eskaerari erantzun.

Serrería Larrañaga S.L.-k ez dizkie bere bezero edo erabiltzaileen datu pertsonalak saltzen, lagatzen, alokatzen edo transmititzen hirugarrenei.

2. Zure eskubideak.

Zure datuak ikusteko, zuzentzeko, baliogabetzeko edo aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, LOPDan aurreikusitakoaren arabera. Horretarako, gutun ziurtatu bat eta zure NANaren fotokopia bidali beharko duzu (edo antzekoa, hartu egiten dugula egiazta dezazun), helbide honetara: Oñatz Bidea z/g, 20730 Azpeitia (Gipuzkoa).

3. Cookieak.

Jakinarazten dizugu Serrería Larrañaga S.L.-k cookieak dituela bere sistemetan, eskainitako zerbitzua hobetzeko eta pertsonalizatzeko, eta nabigazioa errazteko. Cookieak erabiltzaile anonimo bati eta ordenagailu bati lotzen zaizkie, eta ez dira datu pertsonaletara sartzen. Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, nabigatzaileak zure ordenagailuko disko gogorrean sartzen dituena. Gure webgunean nabigatzen baduzu, gure zerbitzariak cookieak ezagutuko ditu, eta azken bisitan aukeratutako hizkuntzari buruzko informazioa emango digu. Nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute cookieen erabilera, baina zure nabigatzailea konfigura dezakezu, pantailan abisua izateko eta zure disko gogorrean instalatzea eragozteko.

4. Datuen kalitatea.

Erabiltzaileak bermatu egiten du Serrería Larrañaga S.L.-ri emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta datu horietan aldaketarik egonez gero jakinarazi egingo dizkiola. Baldin eta, formularioak betetzeko, erabiltzaileak datu faltsuak, zehaztugabeak, osatugabeak edo eguneratu gabeak erabiltzen baditu, erantzule bakarra izango da Serrería Larrañaga S.L.-ri edo hirugarren bati zuzenean edo zeharka kalterik eta galerarik sortzen badizkio. Erabiltzaileak ez du hirugarren baten datu pertsonalik emango, hari aldez aurretik pribatutasun-politika honetan ezarritakoaz informatu gabe, eta ondoren, haren baimenik gabe. Erabiltzailea izango da horren erantzule bakarra.

5. Segurtasun-neurriak.

Serrería Larrañaga S.L.-k behar beste neurri hartu ditu, datu pertsonalak aldatzea, galtzea edo baimenik gabe tratatzea edo erabiltzea eragozteko, kontuan izanda zein den teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera, eta datuek dituzten arriskuak –giza ekintzek nahiz bitarteko fisiko edo naturalak sortuak–. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.

6. Baldintza partikularrak.

Serrería Larrañaga S.L.-k emandako zenbait zerbitzuk baldintza partikularrak eta aurreikuspen espezifikoak izan ditzakete datu pertsonalen babesari dagokionez. Kasuan-kasuan, baldintza partikularrak aplikatuko dira. Baldintza partikularrek arautzen ez dutenari dagokionez, pribatutasun-politika honetan jasotako baldintza orokorrak aplikatuko dira.

7. Adingabeak.

14 urtetik beherakoei jakinarazten dizuegu guraso edo tutoreen baimena behar duzuela Serrería Larrañaga S.L.-ren webgunean datu pertsonalak sartzeko.