Aurkezpena | Serrería Larrañaga

Enpresa

1993an sortu zen SERRERIA LARRAÑAGA, S.L., baina haren oinarriak askoz ere lehenago ezarri zituen haren sortzailea izan zen Jose Miguel Larrañaga Urrestarazuk.

Teknologiarik berrienaren aldeko gure apustu irmoaren ondorioz, instalazio berritzaile eta paregabeak estreinatu ditugu duela gutxi. Makineria horri esker, neurri bereziko enborrak moztu ditzakegu (15 m-ra artekoak), egitura handien eraikuntzarako eta industria-bilgarrietarako.

Zuraren prozesu osoa oso hurbiletik jarraitzen dugu, zuhaitza basotik ateratzen denetik hura osorik eraldatu arte: arotz-lanetarako, eraikuntzarako, bilgarrietarako, altzarigintzarako… Neurri-sorta zabala eskaintzen dugu, eta bezeroen eskakizun guztiei erantzuteko gai gara.

Era berean, kalitatea zaindu nahi dugu eta, horretarako, produktuari azterketa zorrotzak egiten dizkiogu, eta haren jarraipen osoa, etengabeko hobekuntza bermatu ahal izateko. Stock handia dugu; hots, gure zerbitzua bermatuta dago, eta zerratutako zura entregatu dezakegu edozein unetan.

Gure abantailak

  • Teknologia berri eta berritzaileak

  • Prozesu osoaren jarraipena

  • Kalitatea, stock handia eta berehalako zerbitzua